You are here

Guifi.net telekomunikazio sare aske, ireki eta neutrala ezagutu nahi? Hitzaldia Bilbon

Herrialde Katalanetan jaioa eta bertan hedatua izan zen hasiera baten guifi.net sarea, baina Iberiar penintsulako beste gune batzuetan ere zabaldutako sarea, besteak beste, Andaluzia, Errioxa, Galiza edota Nafarroan. Orain Euskal Herri osora ekarri nahi dugu eta horretarako lehen batzar irekiak burutzen hasi gara, lehenetarikoa Bilbon Izango da, Otsailaren 2an, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado Amezaga 6, Bilbo.

Iberiar penintsulako ikuspegi orokorrean ikus daiteken moduan, 16.000 nodotik gora daude lanean, lotura gehienak haririk gabekoak izanik. Horrez gain, zuntz optikodun eta hari bidezko tarteak ere badira. Orokorrean eskualde bakoitzean erabiltzaileei behar dutenean helarazteko teknologia egokienak erabiltzen dira. Hiriguneetan eta landa-inguruneetan aurki daitezke Guifi.net sareko tarte gehienak.

Sarea, interkonexiorako hitzarmen baten gainean sustengatzen da (“acuerdo de interconexión entre iguales”), non erabiltzaile bakoitzak sarean konektatzen denean sarea berak hedatzen du eta aldi berean konektibitatea jasotzen du. Erabiltzaileak telekomunikazio sare hiritarra sortzen duten partikularrak, elkarteak, enpresak edota erakunde publikoak izan daitezke, guztiak sarearen jabe izanik.

Orokorrean, beraz, Auzolanean oinarritutako proiektua da gurea.

Edukiei dagokienez, sarea guztiz neutrala, irekia eta askea da. Edozein pertsona/erakundek kudeatu (sortu/mugitu/lortu/ezabatu) dezake sarean kokatuta dagoen edozein eduki. Eraikin edota kokaleku ezberdinen arteko sareak, internetekoak eta partikularrak, enpresak, erakunde publikoak, operadoreak eta orokorrean edukiak gehitu nahi dituen edozein erabiltzaile ongi etorria izango da.

Guifi.net sarearen inguruko datu interesgarriak:

2007an Kataluniako Telekomunikazioen sari nazionala. Urtean %100 hazten den proiektua, egun lotura berriak sortzen dira hilabetero. Lotura guztiek batuta 22.197 kilometro baino gehiago egiten dute.

Sarean edukiak: ip-telefonia sarea, internet sarbidea, herri irrati eta telebista sareak, streaming-a, txat-a, posta, web zerbitzariak…

Interesatuta baldin bazaude zure auzoan, herrian, eskualdean… horrelako sare sozial, libre eta irekia hedatzen irakurri azpian doakizun gonbitea, esan bezala Otsailaren 2a arratsaldeko 18etan Batzar Nagusiak, Hurtado Amezaga 6, Bilbo. Animatu eta etorri:

http://euskalherria.guifi.net/bilbo

Iruzkinak

I just can’t stop reading this. Its so fresh, so filled with updates that I just didn’t know.
I am delighted to see that people are in fact writing about this subject in such a elegant way,
presenting us all diverse parts to it. You’re a fine blogger. Please carry on with it.
I can’t wait to read what’s after that.Thanks so much fo                                                        70-444 braindumps 650-393 braindumps 642-731 braindumps 1Y0-A09 braindumps BR0-001 braindumps VCP-511 braindumps 70-401 braindumps NS0-153 braindumps

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer