slideshow 1 slideshow 2 slideshow 3

Guifi.net telekomunikazio sare aske, ireki eta neutrala ezagutu nahi? Hitzaldia Bilbon

Herrialde Katalanetan jaioa eta bertan hedatua izan zen hasiera baten guifi.net sarea, baina Iberiar penintsulako beste gune batzuetan ere zabaldutako sarea, besteak beste, Andaluzia, Errioxa, Galiza edota Nafarroan. Orain Euskal Herri osora ekarri nahi dugu eta horretarako lehen batzar irekiak burutzen hasi gara, lehenetarikoa Bilbon Izango da, Otsailaren 2an, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Hurtado Amezaga 6, Bilbo.

Hitzaldia Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean

Hurrengo Larunbatean, eguerdiko 12etan izugarrizko hitzaldia eukiko dugu Larrabetzuko Gaztetxean Guifi.net EH proiektua azaltzen.
Sarea nola edatzen den, nola gestionatzen den, ... gauza guzti hauek bertan azalduko dira.

Etorri gurekin !!!

Hitzaldiaren kartela:
http://www.flickr.com/photos/53r61/6691241931/

Sareak libreak izan beharko lukete?

EiTBko amarauna saioan guifi.net sare librearen inguruan berba egin dute domeka honetan; ekonomia, legaltasuna, askatasuna eta osasuna izan dute irizpide.

Gure ustez oso audio ona da eta oso ondo egin zuten gure lagun hacktibista hauek :P

Zorionak eta eskerrik asko sare libreen aldeko apostua egiten duzuelako.

Hemen entzun dezakezue.

Buber sarietara nominatuak izan gara

Eskerrik asko gure alde bozka eman duzuen guztioi, bihotzez.

Argi daukagu badagoela gure kategorian agian guk baino gehiago merezi duen jendea, urte luzez aritu direlako software librearen inguruan lan egiten. Baina ze demontre, gu berriak gara eta ilusioa piztuko lioke proiektuari ;-)

Hemen dago EITBek atera duen berria nominatuen zerrendarekin.

Guifi.net Euskal Herria "Libre software world conference"an

Pasa den astean "Libre Software World Conferencea"n izan genituen guifieh lan taldeko lagun ditugun Dabid eta Joseba. Bertan guifi.net aurkezteaz gain proiektu batzuk ere erakutsi zituzten. Espektazio nahiko izan genuen azken eguneko azken orduan izan zela kontutan hartzen baldin badugu.

Oso pozik gaude bertan ikusi eta ikasitakoaz. Aurrera jarraitzen dugu beraz!

SAX!

Orriak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer